Nous sommes le Mardi 30 mai 2023 | 96 Connectés | La citation du jour : ‎" J'ai claqué beaucoup d'argent dans l'alcool, les filles et les voitures de sports, le reste je l'ai gaspillé" Georges Best
fetes de bayonne

Bayonne : Chants de Fêtes..

XALBADORREN HERIOTZEAN

Adiskide bat bazen orotan bihotz bera,
Poesiaren hegoek
Sentimentuzko bertsoek antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari bakardadez josia,
Hitzen lihoa iruten
Bere barnean irauten oiñazez ikasia, ikasia.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
Oroitzapen den gerora
Ihesetan joan hintzana.

Hesia urraturik libratu huen kanta
Lotura guztietatik
Gorputzaren mugetatik aske senditu nahirik.

Azken hatsa huela bertsorik sakonena.
Iñoiz esan ezin diren
Estalitako egien oihurik bortitzena, bortitzena

chants fêtes de bayonne

Nun hago…

AGURE ZAHARRA

Agure zahar batek zion bere etxe aurrean
Goizean goiz lantokira irtetzen nintzanean,
Ez ahal dek gazte ikusten gure hesola zein den
Desegiten ez badugu bertan galduko gera.

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera
Usteltzen hasia.dago ta laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan ta bultza nik hemendikan
Ikusiko dek nola nola laister eroriko dan.

Bainan denbora badoa nekea zaigu hasi,
Eskuak apurtu zaizkit eta indarrak utzi,
Usteltzen badago ere karga badu oraindik
Berriz arnasa hartzeko iezagun elkarrekin.

Baina guztiok…

Agure zaharra falta da bere etxe ondotik
Haize txar batek hartuta eraman du hemendik.
Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik
Aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi.

Baina guztiok…BEDATSIAN

Bedatsian dirade zühainak loratzen
Udan ekhiarekin bazterrak berotzen
Larrazkenian aldiz egünak laburtzen
Negian haize hotza hezürretan sartzen.

Ez gal gure odol beroa
Bizi bedi gure Xiberoa.

Aspaldian bizi da gure popülia
Zazpi probintzietan oso berexia
Kantore zahar eta jauzi emailia
Xoriñua bezala txülüla joilia.

Jendik erraiten die mündian gisala
Hau bezalako lekü ejerrik ez dela
Bena gure xokua listen ari dela
Eta segur hiltzeko pündian girela.

Tristeziaz besterik behar dügü heben
Bizitzeko lotsarik ez dezagün ükhen
Oi Xibero maitia ez zira galdüren
Zure sernek zütie bihar salbatüren.GORATA GORA
Gora ta gora beti,
haik gora Lapurdi!
Euskarak bizi gaitu
eta bizi bedi.

Gorantza doa agudo kapitala
eta Lapurdi beti dago apala,
aldrebesturik dago mundu zitala.
Konformatzen ez ba gara
ze pekatu mortala!

Gurea ez da bizimodu normala,
lurra lantzeko aitzurra eta pala,
lanaren truke kobratzen erreala.
Benetan da miserable
euskaldunon jornala.

Munduan ezin bizi diteke hala,
merkatuetan dena gora doala,
etxera eta zopa guztiz argala,
kriseiluen olioa
ez da postre formala.

Jabeek dute kontzientzi zabala,
kakaztu dute gure lurren azala,
baina Lapurdi ez da hain zerbitzala;
burruka garbian dago.
Hori da printzipala.BAGARE

Araban bagare
Gipuzkun bagera
Ziberun bagire
ta Bizkaian bagara,
baita ere Lapurdi ta Nafarra.

Guztiok gara euskaldun,
guztiok anaiak gara,
nahiz eta hitz ezberdinez
bat bera dugu hizkera.

Araban…

Herri bat dugu osatzen
eta gure zabarkeriz
ez daigun utzi hondatzen.

Bagare, bagera
bagire, bagara
euskera azkartzeko
oraintxe dugu aukera.

Bagare, bagera
Bagire, bagara
Euskadi azkartzeko
oraintxe dugu aukera.AITA SEMEAK

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Berriz ikusi beharko dugu
behi gizena hauzoan,
berriro ere ez da faltako
trapu zaharrik kakoan.

Eta lapurrek ohostu dute
guk gendukana etxean,
eta gu gaude erdi biluzik
beti iñoren menpean.

Geurea dugu erru guztia,
geurea dugu osoan,
ez iñori ba errua bota
Euskal Herria hiltzean.

Baina gaztea naiz eta daukat
etorkizuna eskuan,
ez zaigu hilgo Euskal Herria
ni bizi naizen artean.JAUN BARUAK

Jaun baruak aspaldin xederak hedatü zütin, (bis)
txori eijer bat hatzaman dizü Pauhcko seroren komentin, (bis)
orai harekin biziren düzü
aspaldian gogun beitzin.(bis)
Xedera balitz halako rnerkatietan saltzeko, (bis)
Xiberuako aitunen semek eros litzazkie oro, (bis)
halako txori eijerto
zunhaiten hatzamaiteko. (bis)
Igaran apirilaren búrian, armadaren erdian, (bis)
züntüdan bihotzian armak oro eskian; (bis)
present espiritian,
manka besuen artian. (bis)
Jauna maite banaizü, erraiten düzün bezala, (bis)
Kita ezazü, kita ezazü erregeren zerbütxüa
Eta maita herria,
Üken dezadan plazera. (bis)
La, la, la…XOXOAK

Xoxoak galdu du burua
Burua, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?
Xoxoak galdu du begia
Burua, begia, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?
Xoxoak galdu du lepoa
Burua, begia, lepoa, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?
Xoxoak galdu du mokoa
Burua, begia, lepoa, mokoa, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?
Xoxoak galdu du hegal
Burua, begia, lepoa, mokoa, hegala, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?
Xoxoak galdu du buztana
Burua, begia, lepoa, mokoa, hegala, buztana, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?
Xoxoak galdu du bihotza
Burua, begia, lepoa, mokoa, hegala, buztana, bihotza, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?

AGUR JAUNAK

Agur Jaunak
Jaunak agur, agur t’erdi
Danak Jainkoak eiñak gire
zuek eta ak eiñak gire
zuek eta bai gu ere.
Agur Jaunak, agur,
agur t’erdi, emen gera,
Agur Jaunak.     XORIERI MINTZO ZEN

Ez zakien irakurtzen gizonen 1iburutan
Bainan ongi bazakien zeruko seinaletan
Zeruko seinaletan ta jenden bihotzetan.

Xorieri mintzo zen
Mintzo zen errekari
Oihaneko zuhaitzeri
ta zeruko izarreri
Mintzo zen haizeari
Xoro batentzat zaukaten
Xorieri mintzo zen
Xoro batentzat zaukaten.

Haurrek zuten Harrikatzen zahar gaztek trufatzen
Etxekoek berek ongi laneko baliotzen
Laneko baliotzen eta gosez pagatzen.
Xorieri..

Hil da xorua bakarrik bakarrik da ehortzi
Ez zeri han Kristau bat ere salbu lau hilketari
Salbu lau hilketari ta apeza kantari.
Xorieri…

Hil hobian ezartzean haizea zen gelditu
Xoriak ziren ixildu zerua zen goibeldu
Zerua zen goibeldu ta jendea oroitu.
Xorieri…ZAZPIAK OIHAL BATETIK

Mundu guztiak aditutzen du euskaldunaren negarra
alde batera nahiago nuke ez banintz hemengotarra.
Enpeinatzea ez bada libre, alferrik dugu indarra.
Hau da txoriak gari tartean egon beharra.

Antzerki hontan lau pertsonaia ta jokalari bakarra
arbolak berak erakusten du ostoa eta adarra.
Enpeinatzea ez bada libre, alferrik dugu indarra.
Hau da txoriak gari tartean egon beharra.

Sutan pizturik darrai oraindik sugai berriz lengo gerra,
oharkabean ez zen mintzatzu Txirrita poeta zarra.
Enpeinatzea ez bada libre, alferrik dugu indarra.
Hau da txoriak gari tartean egon beharra.

Zazpi ahizparen gai den oihala ebakirikan erditik
alde batera hiru soineko utzirikan lau bestetik.
Guraiziakin bereizi arren bakoitza bere aldetik
ezagutzen da jantzi direla zazpiak oihal batetik.

Oihal bera da gure jantzia sortu gintuzten unetik
ez du munduak kemenik sortu kentzeko gure soinetik.
Guraiziakin bereizi arren bakoitza bere aldetik
ezagutzen da jantzi direla zazpiak oihal batetik.Joseba Elosegi

Lotuz Aire Zaharrari
Dugun Kanta Pertsu Berri
Joseba Elosegiri (X3)
Gizon Miresgarriari.

Ene Haur Eta Ahide
Bai Eta Euskaldun Haurride
Zonbat Zaituztetan Maite (X3)
Nehoiz Nehork Eztakite.

Adios Mendi Ederrak
Oihan Ta Itsas-Bazterrak
Adios Donostiarrak (X3)
Jauntziren Ditut Su-Garrak.

Arras Triste Da Bizia
Askatasunik Gabia
Herriarentzat Hiltzia (X3)
Nuen Nik Neure Lehia.

Donostiko Medikiak
Erien Sendatzaleak
Otoi Utz Ene Zauriak (X3)
Dagoden Orroitgarriak

Ni Hiltzen Baniz Huntarrik
Ez Otoi Egin Nigarrik
Ez Baitut Nigar Beharrik (X3)
Ez Badut Jarraikilerrik.

chants fêtes de bayonne

Agur Xiberoa

Sor lekia ützirik gazte nintzalarik,
Parisen sarthü nintzan korajez betherik.
Plaserez gose eta bürian hartürik
behar niala alagera bizi…
Bostetan geroztik,
nigar egiten dit
Xiberua zuri.

Agur Xiberua,
bazter güzietako xokhorik eijerrena!
Agur sor lekhia,
zuri ditit ene ametsik goxuenak,
bihotzan erditik
bostetan elki deiatadazüt hasperena:
Zü ützi geroztik,
bizi niz trixterik,
abandonatürik,
ez beita herririk
Parisez besterik
zü bezelakorik.

Palazio ederretan gira alojatzen
Eta segür goratik aide freska hartzen
Gaiñ behera soginik betziat üdüritzen
Orhigañen nizala agitzen
Bena ez dira heben
Bazterrak berdatzen
Txoriak kantazten¡

chants fêtes de bayonne

Arrantzaleak

Arrantzaleak gire bai Donibandarrak
Itsasoa da gure ama
Ziburutarrak gire bai marinel seme
Guk itsasoa dugu maite.

Gu gira gu Euskal kantari tropa bat
Izendatu “Arrantzaleak”
Maite dugu euskal kantua
Eta arnoa gorria.

chants fêtes de bayonne

Gure arbasoak joan ziren bezala
Behar dugu abiatu
Parada gatik, ez arrantzarat
Egun behar dugu kantatu
Boga boga

Boga, boga, Marinela ! Marinela !
Joan behar dugu urrutira, urrutira,
Bai indietarra.
Ez dut ez dut nik ikusiko
Zure plai ederra, plai ederra !
Agur, agur Ondarroa-ko itsaso bazterra
Marinela, boga ! Marinela !

Herri Behera

Herribehera Herribehera
zure landen zabalera
ortzi-muga den hartan mugatzen da.

Zure lur emankorretan
ixurtzen diren asmoak
gogotsu hartuko ahal ditu lur gozoak.

Zure gaztelu zaharrek
gorderik duten aintzina
hats tristetan mintzo da haren mina.

Horma zahar arraituetan
txoriak dira kantatzen
mendetako lo geldia salatzen.

Nafarra anaia zaharra
kondairaren lehen sustarra
bego higan arbasoen amets hura.

chants fêtes de bayonne

GUK EUSKARAZ

Guk euskaraz
Zuk, zergaitik ez.

Euskara putzu sakon eta ilun bat zen,
eta zuek denok ur gazi bat atera zenuzten
handík nekez.
Guk…

Orain zuen birtutez zuen indarrez
euskara itsaso urdin eta zabal bat izanen da
eta guria da.
Guk…

Guk euskaraz
Zuk, zergaitik ez

chants fêtes de bayonne

Hegoak

Hegoak ebaki banizkio
Neuria izango zen
Ez zuen aldegingo
(berriz)

Bainan horrela
Ez zen gehiago xoria izango
(berriz)

Eta nik
Xoria nuen maite
Eta nik eta nik
Xoria nuen maite.

Tra-la-la-ra-la-la-la-la-la-lai
Tra-la-ra-la-la-la……

chants fêtes de bayonne

MATALAZ

Dolu gabe, dolu gabe, hiltzen niz
bizia Xiberuarendako emaiten baitut.

Agian, Agian egun batez
Jeikiko dira egiazko Xiberutarrak,
Egiazko eskualdunak
Tirano arrotzen ohiltzeko,
Egiazko eskualdunak
Tirano arrotzen ohiltzeko.

chants fêtes de bayonne

BILBAINAS

Somos cuatro amigos que aqui hemos llegado
Vamos a contarles donde hemos estado
Fuimos a Paris par primera vez
Y a este la gitarra le pengo un frances
Y cuando fuimos a Filipinas
nos regalaron cien mil sardinas
Y cuando entramos a Nuevo York
Nos dio a todos dos duros el gobernador
Tru la lai, tru la lai, tru la, tru la, tru la, tru la lai (bis)

Anteru txamarrotia
Txingarren bigotia
Aretxek derauka, derauka,
Preso tximinoia

Aude aude audek omoria
Kontsolatzeko kontsolatzeko
Euskaldun jendea

Kalian gora kalian bera
Kalian gora zezena ai ai ai ai

Jeronimo entzun zazu
Neska txarrekin
Ibiltzen zira zu
Ama datorrenian-nian
Ama datorrenian-nian
Etxetik kanpora
Bidaliko zaitu

San Sebastian tiene coasas
Que no tiene el mundo entero
Tiene playas tien Igueldo
Y el mejor barrio pesquero
Tiene playa tiene Igueldo
Y el mejor barrio pesquero
San Sebastian tiene coasas
Que no tiene el mundo entero

No iras no iras a los toros de San Sebastian
Puedes ir puedes ir a los toror de Valladolid

Riau txibiribi viva la ronda viva la ronda
Riau txibiribi viva la ronda estamos aqui

Errandiote errandiote Santurce Bilbao Portugalete (bis)
Altxa berria darne la vuelta maria bai bai (bis)

Soy pescador no tiengo dinero
Tres hijas tengo todavia sin casar
Un hijo pequeñito con su capote viejo
Parece un conejo con su barba

Eta tiro eta tiro eta tiro eta tiro
Eta tiro eta tiro beharri motzari

Beber beber beber es un gran placer
El agua para bañarse para las ranas
Que nadan bien

Pobrecitos los borrachos
Que estan en el campo santo (bis)
Que dios no tenga la gloria
Por haber bebido tanto
Apaga luz mari luz apago luz
Que yo no puedo dormir con tanta luz
Los borrachos en el cementerio
Juegan al mus.

chants fêtes de bayonne

LES FETES DE BAYONNE

Mademoiselle, faites-vous belle,
Votre galant viendra ce soir,
S’il vous embrasse, faites lui grâce
Mais s’il vous mord, criez bien fort.

Allez y pousser pousser,
Les enfants de Bayonne,
Allez y pousser pousser,
Les enfants Bayonnais.

Bayonne, Bayonne,
Sur la Nive et sur l’Adour,
Bayonne, Bayonne,
Ville de mes amours.

Aë que bonitas son
Las chicas de Bayona (bis)
Aïe que boni, aïe que boni,
Aïe que bonitas son (bis)

Les Bayonnais au p’tit béret
Sont populaires,
Tout le monde les connaît,
Depuis Montbrun jusqu’à Verdun
Mais oui ma chère,
Bayonne c’est quelqu’un.

chants fêtes de bayonne

BAYONNE MON AMOUR

Au pays de cocagne et du bon chocolat
Du petit vin d’Espagne et du vieux makila
Vous trouverez sur terre le paradis perdu
Dans la grande lumière
Et sans fruits défendus

Ohé ! venez les amis, venez par ici,
Venez en personne,
Pour que je vous donne,
la clé de Bayonne,
Bientôt vous aurez compris,
que c’est le pays où la vie est bonne,
et c’est à Bayonne,
Que vous viendrez toujours.
Bayonne, Bayonne,
sur la Nive et sur I’Adour
Bayonne, Bayonne, Bayonne mon amour.

Parmi les farandoles ou volent les jupons,
Le soir aux girandoles, on danse sur le pont
Et quand on s’abandonne
Au parfum des liqueurs, on crie
Vive Bayonne, c’est la ville ou grand cœur

Les Bayonnais au p’tit béret
Sont populaires
Tout le monde les connaît
Depuis Montbrun jusqu’à Verdun
Mais oui ma chère
Bayonne c’est quelqu’un

C’est à Bayonne ville jolie
Que l’on s’en donne à la folie
Toute la semaine à perdre haleine
On chante on danse on se fait bombance
Garçons et filles sautent gambillent
Pendant six jours de la Nive à l’Adour

Contact Us